Guztiok, gure mugikorretan, kalitatezko bideo-kamera bat dugu gainean. Badakigu erabiltzen? Argazkiak eta bideoak ateratzen pasatzen dugu bizitza, baina ba al dakigu nola grabatzen den?
Proiektu honen bidez, gure mugikorreko bideo-kamera erabiltzen eta editatzen ikasiko dugu. Ideiak eta balioak defendatzen dituzten filmak eta dokumental laburrak egingo ditugu.
Ikus-entzunezko hizkuntza ikasiko dugu eta abantaila hartuko dugu irudia nagusi den mundu honetan.