Berdintasunaz aritzen garenean, parekidetasunean oinarritutako sozializazioa prozesu batez ari gara.

Identitate aniztasuna errespetatuz, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko duen ikaskuntza dialogiko bat eskaintzen dugu.

Emakume edo gizon, neska edo mutil, garen kontutan izanik, gizakiak, pertsonak, herritarrak, ikasleak eta ikaskideak, elkarkidetzan, hezkidetzan, elkarbizitzan, elkarrekin ikasten, jolasten bizi nahi dugu.

Genero-estereotipoek inposatzen duten garapen pertsonal mugatua gainditzeko eta pentsamenduan, jarreretan, portaeran, munduaren ikuskeran eta interpretazioan aldaketak eragiteko hezkidetzan oinarritutako esku hartzea proposatzen dizugu.