


Bideojokoek entretenitu egiten gaituzte, nerabeon eta gazteon aisialdiaren zati handi bat hartzen dute, eta eragina dute gure autoirudian, autokontzeptuan eta munduaz dugun ikuspegian, bai irudi pertsonalari dagokionez, bai balioei eta harreman-ereduei dagokienez.
Proiektu honen bidez bideo-jokoei begi kritikoz begiratu nahi diegu, tontoak ez garelako eta gure hezkuntzaren protagonista izan gaitezkeelako, ez kontsumitzen ditugun mezuen biktima.
