Haurtzaroa
Ipuin Kontalaria
Parte-hartzaileek ipuinak kontatzeko teknika ikasiko dute; gainera, kontuan izango dugu aukeratzen dugun ipuin mota: ipuin tradizionalak, genero ikuspuntudunak, ekologistak edota ipuinak idazteko eta dramatizatzeko tailer bat aukeratzen dugun. Tailer horren amaieran antzezpen bat egingo da hiruhileko bakoitzaren bukaeran, eta bertan ipuin kontalariez ikuskizun bat kontrata daiteke, tailerra ematen duten profesionalek aurkeztua. Emankizun hori modu independientean ere kontrata daiteke.
Familia Eskola
Proiektu honen helburua familiako gurasoen eskaerei erantzutea da, eta horretarako, haien hezitzaile arduretan egungo garaiekin bat datorren laguntza emateko espazio bat sortzea. Norentzat da? Haur eta lehen hezkuntzan dauden adingabeen guraso, tutore, zaintzaile eta abarrentzat.
Atsegin Txokoa
Atsegin Txokoa 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako proiektua da, haurrek ondo pasatzen, erlaxatzen, barre egiten eta dantzatzen ikas dezaten. Hainbat jarduera proposatzen dizkiegu, saioetan banatuta, eta saio bakoitzean hezitzaileek haurren bilakaera idatziko dute. Amaieran, saio guztietan zehar beren jokabidean izan dituzten aldaketen laburpena emango zaie.
4 eta 9 urte bitarteko berdintasuna
4 eta 6 urte bitarteko haurrak jolas sinbolikoaren munduan mugitzen dira. 6 eta 9 urte bitartean, aldiz, denbora asko ematen dute rol-jokoan. Hau umeak hazten diren einean ematen den aldaketa da, helduen mundua eta errealitatea imitatuz eta harekin jolastuz ikasten dutelako. Bide horri jarraituz, antzerkiaren eta jolasaren bidez, errealitatearen ikaskuntza horretan eragin nahi dugu. Adin horretan nortasuna eratzen da eta bizitzan garrantzitsuak izango diren baloreen oinarriak definitzen dira.